Itzurun, itsasbeherak erantzita

Maria Maya Manterola

Eguraldi ona lagun, jende ugari elkartu da Itzurunen itsasbeherak erantzitako paisaia ikusgarriaz gozatzeko. 

Marea biziek irudi ikusgarriak utzi dituzte azken egunotan Zumaian. Atzo, itsasgora bereziki altua izan zen arratsalde partean, eta errioa ubidetik atera zen herriko zenbait lekutan. Urak estalitako pasabidean ibiltzeko tentazioa ere izan zuten herritar batzuk. 

Gaur, berriz, itsasbeherak erakarri ditu begiradak. Eguraldi ona lagun, bisitari, eskolako haur eta zumaiar andana elkartu da Itzurun hondartzan, itsasbeherak erantzitako paisaia ikusgarriaz gozatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide