Juan Martinez Mendarokoaren botozko taularen inguruko liburua aurkeztuko dute asteazkenean

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 22a, 13:00

Taula ezagutzeko egin zen bisita 2022an, zaharberritu ondoren. (Juan Luis Romatet)

San Pedro parrokian gordetzen den artelanari egin zioten zaharberritze proiektuaren emaitza da argitalpen hau. 

Juan Martinez Mendarokoaren botozko taula. XV. mendeko pintura flamenko baten azterketa eta esku-hartzea (Zumaia) liburua aurkeztuko dute datorren asteazkenean, hilaren 25ean Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta proiektuko arduradunek eta aldundiko ordezkariek hartuko dute parte bertan. 

San Pedro parrokian gordetzen den artelanari duela urte batzuk egin zioten zaharberritzeko prozesuaren emaitza jasotzen du argitalpen honek. Proiektu hartan diziplina anitzeko hamalau adituk hartu zuten parte. Liburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare bildumaren parte da, eta hainbat arlotako testuak biltzen ditu: ikerketa artistikoa, historikoa eta ontzigintzakoa, pintura eta urreztadura-tekniken analisia, kontserbazio-egoeraren deskribapena eta kontserbazio edota zaharberritze-esku hartzea. 253 orrialdeko liburukia, hiru hizkuntzatan dago idatzia (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) eta koloretako irudi ugari ditu. Argitalpenaren arduradunek aurreratu dutenez, adituek liburu honetan "XV. mende bukaerako artelanaren konplexutasunaren" berri ematen dute, eta orain arte ezezagunak ziren zalantza askori ere erantzuten diete.

Erlazionatuak

Berrituta baina leheneratuta

Maria Maya Manterola 2022 uzt 15 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide