Elena Iruretak Zinemira saria jaso du

Maria Maya Manterola

Telmo Irureta ilobaren eskutik jaso zuen aktore zumaiarrak Zinemira saria, haren ibilbidearen aitortza gisa, Euskal Zinemaren Galan. Bertan izan ziren Iruretaren etxekoak eta lagunak ere.

Euskal Zinemaren Gala hartu zuen atzo Donostiako Viktoria Eugenia antzokiak, eta Elena Irureta aktore zumaiarra izan zen ekitaldiko protagonista handienetako bat. Izan ere, Zinemira saria jaso zuen, haren ibilbidearen aitortza gisa. 

Telmo Irureta ilobaren eskutik jaso zuen saria, eta hitz hunkigarriak eskaini zizkion hark: "Aktore bezala zoragarria zara, eta izeba bezala, bikaina baino bikainagoa. Asko maite zaitugu". Ilobaz gain, bertan izan ziren etxekoak eta lagunak ere.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide