Urriko Zumaia Guka aldizkarirako bideo aurrerapena: Jokin Gijarro Afrikan saltaka

Erredakzioa 2024ko urr. 3a, 14:00

Hasi dira dagoeneko urriko Zumaia Guka aldizkaria banatzen bazkideen artean. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Jokin Gijarrok Afrikan bizi izan zuen esperientziaren errepasoa. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.

Euskal Herriko tontorrak korrika zeharkatu ohi ditu Jokin Gijarrok. Lasterketa garrantzitsu askotan ere izan da aurten: Kobaz Koba Trailen eta Zegama-Aizkorrin, esaterako. Oraingoan, bestelako paraje batean utzi du lorratza: udan astebete igaro du Kenian. Ezohiko oporrak izan dira: Aritz Egea atletaren marka babeslearen jabeak hotel bat du han korrikako entrenamenduak egiteko, training camp delako bat, eta harekin ibili da Gijarro, Iten herriaren inguruko bidexketan korrika.

Beste gai gehiago aurkituko dituzte urriko Zumaia Guka aldizkarian. Hala, Zumaiako Herri Eskolan abian duten Txikipedia programaren inguruko erreportajea jaso da zenbaki honetan, baita Josefina Arakistaini egindako elkarrizketa laburra ere. Garbiguneetan egiten duten lanez jardun du, berriz, Mitxel Aizpuruak Erretratua atalean.

Hori guztia eta gehiago, urriko Zumaia Guka aldizkarian.

Bakideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide