Herritarrek bat egin dute Ernaik antolatutako jaialdiarekin

Intza Trula 2024ko urr. 13a, 15:00

Independentziaren aldeko aldarria egin zuten atzo, Hispanitatearen Egunean, Torreberri gaztetxean. Bazkaria, kontzertuak eta DJ saioa antolatu zituen Urola Kostako Ernaik, Bat eginez eguna izenburupean.

Bat eginez eguna antolatu zuen Urola Kostako Ernaik atzo Zarautzen eta Zumaian, Hispanitatearen Egunean. "Estatu zapaltzaileen aurka egin", eta independentzia aldarrikatzeko baliatu zuten beste behin eguna.

Manifestazioa egin zuten goizean Zarautzen, eta eguerditik aurrera Zumaiako Torreberri gaztetxean jarraitu zuten jardunarekin; bazkarirako elkartu ziren lehendabizi, eta arratsaldean Pertz, Leherkaitz eta Hauek taldeek zuzeneko bana eskaini zuten han. Gauerdian, Huegun DJaren emanaldiak itxi zuen eguna. Herritar ugari bildu zen eguerdiko eta gaueko hitzorduetan.

(Argazkiak: Arhane Berriozabal)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide