Getxon (Bizkaia) jokatu dute pasa den asteburuan Open Bizkaia boxeo txapelketa. Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko autonomia erkidego desberdinetatik bertaratutako boxeolariek hartu dute parte lehiaketa horretan, eta bertan izan dira Zumaia Cuban Boxing klubeko bi borrokalari: Mady Diame elite kategorian eta Jared Chavarria juniorretan.
Emaitzak ez dira positiboak izan Ruben Arredondok zuzentzen duen klubarentzako, biek ala biek galdu dituztelako beraien borrokaldiak.
Datozen hilabetetan beste borrokaldi batzuetan arituko dira Zumaiako klubeko kideak. Hala, abenduan Espainiako boxeo txapelketan arituko dira klubeko bi boxeolari, Eliezer eta Jared Chavarria. Txapelketa Murtzian (Espainia) jokatuko dute, eta Eliezer Chavarria, 75 kilorekin, gazte mailan arituko da, eta Jared Chavarria, 63 kilorekin, junior kategorian.