Beste bi lan mahai egingo dituzte datorren astean euskara plan berria diseinatzeko bidean

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 27a, 09:00

Urriaren 15ean egin zuten hezkuntza eta familiaren inguruko lan mahaia. (Zumaiako Udala)

Astelehenean kultur munduko lagunen iritziak jasoko dituzte eta asteazkenean arlo sozioekonomikokoak. 

Datozen hamar urteetarako euskara plana diseinatzeko prozesua abiatu zuen Zumaiako Udalak pasa den irailean. Zumaian euskararekin zer? izan zen bere buruari eta herritarrei, oro har, egin zien galdera, euskarak etorkizunera bidean dituen erronkak identifikatzeko. 

lehenbizi, galdetegi bat erantzutera animatu zituen herritarrak, eta ondoren, prozesuko bigarren faseari ekin zioten. Arloen edo auzoen inguruko bost lan mahai egiteko asmoa erakutsi zuen udalak eta prozesua gidatzen ari den Ahize-Aek aholkularitza zerbitzuko kideek. Lehen bi lan mahaiak –hezkuntza eta familia, eta kirola– egin dituzte dagoeneko, eta datorren astean beste bi egingo dituzte: astelehenean lan munduko kideen iritziak jasoko dituzten, eta asteazkenean, hilaren 30ean arlo sozioekonomikokoa. Biak ere Alondegiko Oxford aretoan egingo dira: lehena 18:00etan eta 14:00etan bigarrena. Fasea amaitzeko bosgarren eta azken lan mahai bat egingo dute Oikian, auzoko berezitasunak aztertzeko. 

Bilera irekiak dira, baina aurretik izena eman beharko dute interesdunek. Horretarako honako formularioa bete beharko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide