Zumaiako otezuri zentroko egoiliarrek bertso saioa entzuteko aukera izan dute gaur goiz partean. Jon Maia zumaiarra eta Libe Goenaga bertsolari getariarra bertaratu dira Puntanoetako adinekoen egoitzara bertsotan aritzera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatu duten Bertso Bira egitasmoko lehen hitzordua izan da Zumaiakoa. Guztira, 30 saioz osatuko da aurtengo programa eta helburua bertsolaritza adinekoen egoitzetara eramatea da, zentro haietako egoiliarrentzako onuragarria izan daitekeelakoan.
Otezurin kantatu eta gero, datorren astelehenean, hilaren 4an, San Juan egoitzan izango da bikotea bertsotan. Gaurkoa bezala, ordukoa ere 11:00etan hasiko da.