Azaroko Zumaia Guka aldizkariko aurrerapen bideoa: Santa Klara

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 1a, 12:00

Hasi dira dagoeneko azaroko Zumaia Guka aldizkaria banatzen bazkideen artean. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Ana Mari Eizagirre eta Mancisidorren esperientzia Santa Klara baserrian. Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek ohiko saltokietan eskuratu ahal izango dute, euro baten truke.

Esnea eta esnekiak ekoizten dituzte Santa Klara baserrian, eta landetxea ere zabalik dute han bertan duela hogei urtetik. Ana Mari Eizagirre eta Maite Mancisidor ama-alabek dute nola ekoizpenaren, hala landetxearen ardura ere. Baserriko lanen egunerokoaz, legeez nahiz dibertsifikazioaz aritu dira elkarrizketan.  

Kandido Uranga eta Inazio Tolosa azaroaren 7an Oxford aretoan aurkeztuko duten Gabriel Arestirekin ikuskizunaz aritu dira azaroko erreportajerako. Erretratuan, berriz, Xanti Osa arotzaren bizipenak jaso ditu hedabide honek, eta Hong Kongen (Txina) ingelesa erakusten ari den Sinéad Bux Romatet elkarrizketatu du Hitz Tantak atalerako.

Hori guztia eta gehiago, azaroko Zumaia Guka aldizkarian.

Bakideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide