'Bertso Bira' San Juan egoitzara helduko da etzi

Maria Maya Manterola

Joan den asteleheneko saioko irudia. (Juan Luis Romatet)

Libe Goenagak eta Jon Maiak bertso saioa eskainiko diete astelehenean San Juan egoitzako egoiliarrei. Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatutako ekimena da Bertso Bira.

Joan den astelehenean Otezurin izan ondoren, San Juan egoitzan izango dira datorrenean Libe Goenaga eta Jon Maia bertsolariak, 11:00etatik aurrera. Bertso Bira egitasmoaren barruan antolaturiko saioak dira biak ere, eta Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dituzte, bertsolaritza adinekoen egoitzetara eramatea da, zentro haietako egoiliarrentzako onuragarria izan daitekeelakoan. 

Asteotan, guztira, 30 saio eskainiko dituzte bertsolariek lurraldeko egoitzetan. Hemen kontsultatu daitezke guztiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide