Eguerdira arte jasoko dituzte Valentziara bidaltzeko katiuska altuak

Maria Maya Manterola

Bildutako oinetako pareak, Kofradian. (Juan Luis Romatet)

Kofradian atzo arratsaldeaz geroztik katiuska altuak biltzen ari dira. Gaur 13:00ak arte bilduko dituzte, eta bilketa amaitu bezain laster bidaliko dituzte Valentziara.

Katiuska altuak biltzen ari dira Valentziara (Herrialde Katalanak) eraman eta kale, eraikin eta bestelako guneak garbitzen ari direnei emateko. Atzo arratsaldean oinetako pare dezente jaso zituzten Kofradian, eta gaur 13:00ak bitarte egingo dute bilketa bertan. 

Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak eskatuta ari dira bilketa egiten. Oinetakoak Eudelen bitartez bidaliko dituzte gaur, bilketa amaitu bezain laster Valentziara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide