Urriaren amaieran abiatu zuten Ez ahazteko gogoratuz ariketa Zumaiako Emakumeon Etxean. Ariketa kolektibo honek herriko historia ezagutu eta herriko emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea du helburu. Horretarako, Irudi eta argazkiak erabiliko dituzte, haien bidez talde memoria ariketa egiteko.
Gaur arratsaldean izango dute bigarren saioa Emakumeon Etxean. 17:00etan bilduko dira oraingo honetan.