Ilara handia ErrotaHerriko kanpainako bonoak eskuratzeko

Juan Luis Romatet

Ilara Turismo Bulegoko kanpoaldean. (Maria Maya Manterola)

Gaur goizean jarri dituzte salgai ErrotaHerriko kanpaina berriko bonoak. Turismo Bulegoa ireki aurretik ilara handia sortu dute txartelak erosi nahi zituzten herritarrek.

Espero zen bezala, interes handia piztu du herritarrengan ErrotaHerriko kanpaina berriak. Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak eta udalak mila erosketa txartel jarri dituzte salgai Turismo Bulegoan. 30 euroko balioa duten bono hauekin 40 euroko gastua egin daiteke Gertuko saltokietan. 

Herritar ugari hurreratu dira Turismo Bulegora bonoak erosteko asmoarekin, eta turismo zerbitzua ireki baino lehenago eraikinari buelta ematen zioen ilara sortu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide