Oxford aretoa bete du 'Gabriel Arestirekin' ikuskizunak

Intza Trula

Ostegun arratsaldean taularatu zuten ikuskizuna Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktore zumaiarrek. 

Gabriel Aresti idazle eta poetak batu ditu Kandido Uranga eta Inazio Tolosa zumaiarrak, eta horren emaitza da, hain zuzen ere, Gabriel Arestirekin ikuskizuna. Atzo arratsaldean taularatu zuten proiektua bi aktoreek, Alondegiko Oxford aretoa goraino beteta zegoela.

Behin etxean aurkeztuta, datorren astean Bilbon jarri dute hitzordua, Arestiren jaioterria. Aste batzuk beranduago, berriz, Eibarren (Gipuzkoa) eskainiko dute ikuskizuna, Alberdiren ipuina kokatzen den herrian.

(Argazkiak: Miriam Romatet)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide