Larunbatean Ormaiztegin izango dituzte borrokaldiak Zumaiako boxeolariek

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 14a, 13:00

Ezkerretik, Eliezer Chavarria, Mady Diame eta Ruben Arredondo prestatzailea. (Zumaia Cuban Boxing)

Mady Diame eta Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing klubeko kideak igoko dira ringera Ormaiztegiko boxeo jaialdian.

Zumaia Cuban Boxingeko bi boxeolarik, Mady Diamek eta Eliezer Chavarriak, borrokaldiak izango dituzte larunbatean Ormaiztegin (Gipuzkoa). Amateur mailako zortzi borrokaldiz eta profesional mailako batez osatuko da jaialdia. 20:00etan hasiko da Zubipe pilotalekuan. 

Zumaiako bi boxeolariak elite mailan arituko dira, 75 kilokoan Chavarria, eta 64 kilokoan Diame. Biek ala biek borrokaldi zailak izango dituzte aurreikusten dute Zumaiako klubeko arduradunek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide