Pasa den larunbatean boxeo gaua izan zuten Ormaiztegiko frontoian. Bertan, Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarriak eta Mady Diamek parte hartu zuten. Klubeko arduradun Ruben Arredondoren esanetan, lan ona egin zuten biek ere.
Chavarria 75 kiloko kategorian aritu zen. Aurkari zail baten aurka ondo planteatu zuen bere borrokaldia, distantzia laburrera eta ertainera eraginkorra izanik. Garaipena erdietsiko zuela uste bazuten ere, epaileek bere aurkaria jo zuten irabazle bezala.
Diamek, berriz, 64 kilotan borrokatu zuen. Lehen roundean oso eraginkor aritu zen, bigarrenean ez zen hainbesteko kolpe trukerik izan, eta hirugarrengoan hobeto moldatu zen bere aurkaria. Hala, epaileek azken honi eman zioten borrokaldiko garaipena.
Arredondo harro agertu da bere bi borrokalariek egindako lanagatik, jakinda, gainera, aurkari zailak zituztela aurrez aurre. Hurrengo hitzordua Murtzian (Espainia) jokatuko duten Espainiako boxeo txapelketa izango dute. Gazte eta junior kategorietan arituko dira. "Ahalik eta hobekien aritzeko lanean ari gara", esan du Arredondok.