Atzo arratsaldez batzarra egin zuten Astilleros Balenciaga enpresan, eta zuzendaritzak langileei esan zien urriaren hasieran onartutako berregikuraketa plana atzera bota duela lan berrien finantziazioa bermatuko lukeen Cofides inbertsio funtsak. Hura da, gainera, Balenciagaren hartzekodun nagusienetakoa. Ondorioz, enpresa hartzekodunen lehiaketara joango da, eta jarduera etengo du ontziolak.
Informazio gehiago jaso ahala osatuko du albistea hedabide honek.