Aste osoan zehar jokatuko da Murtzian (Espainia) gazte kategorietako Espainiako boxeolari txapelketa. Bertan izango dira Zumaia Cuban Boxingeko Jared eta Eliezer Chavarria ere, euskal selekzioaren ordezkari gisa: lehenak juniorren mailan jokatuko du, 63 kilokoan; bigarrenak, gazteenean, 75 kilokoen mailan. Bertan da beren entrenatzaile Ruben Arredondo ere. Guztira, 22 boxeolari eta bederatzi tekniko elkartu dira han.