Bihar da 'Harria urtu' erakusketa bisitatzeko azken eguna

Maria Maya Manterola 2024ko abe. 7a, 10:30

Argazkia: Juan Luis Romatet.

Hiru astez izan da ikusgai Victor Rios mexikarraren eta Myriam Gesalaga zarauztarraren lanez osatutako bilduma.

Azaroaren erdialdetik ikusgai izan da Alondegiko Oxford aretoan Victor Rios artista mexikarraren eta Myriam Gesalaga zarauztarraren erakusketa. Oraindik ere erakusketa bisitatu ez dutenek asteburu honetan izango dute azken aukera, bihar itxiko baitute. Aretoa 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute.

Harria urtu izeneko bilduman grabatuaren teknika erabiliz sortutako lanek osatzen dute, eta Riosek eta Gesalagak elkarrekin sorturiko lehen bilduma da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide