Gabon kantez girotu dituzte kaleak

Maria Maya Manterola

Gabon Korua kalez kale aritu da, urtero legez, eta Gabon kanten lehiaketara ere jende ugari gerturatu da arratsalde partean Oxford aretora. Beheko plazan egitekoa zen lehiaketa, jaiotzaren ondoan, baina eguraldiagatik lekualdatu dute.

Olentzeroren eta Gomezagoren etorreraren ondotik, Gabon abestiez bete dira arratsalde partean Zumaiako kaleak. Usadioari jarraituz, Gabon Korua kalez kale ibili da parrokian kontzertua eman eta gero. Beheko plazako jaiotza ere kantuan zabaldu dute.

Euria dela medio, Oxford aretoan egin dute Erkibek urtero antolatzen duen Gabon kanten lehiaketa, eta aurtengoan sei talde animatu dira. Jende ugari gerturatu da haurrek egindako jaiotzak ikusi eta haiekin abestera: aurten, nahitaez, Kalejira Belenen abestu behar izan dute, eta taldekideek hautatutako bigarren kanta bat gero. Bertsotan egitera ere animatu dira batzuk. Guztiek jaso dute saria Erkibe kultur elkartearen eskutik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide