‘Nolakoa litzateke zaintzak erdigunean dituen Basadi?’ galderaren inguruko prozesua abiatu zuten 2024. urte amaieran Zumaiako Emakumeon Etxeak, Zumaiako Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak. Aurretik egindako lanketa bati jarraipena egin diote hiru eragileek. Zaintza lanekin lotutako beharrak identifikatzeaz aparte, auzotarrek beraien egunerokotasunean sumatzen dituzten beharrak ere detektatu nahi dituzte prozesu honen bidez.
Lehen pauso bezala, galdetegi bat banatu zuten auzoko etxebizitza guztietan, baita taberna eta saltoki batzuetan ere. Formatu fisikoan eskuratu ez dutenek, era digitalean erantzuteko aukera ere izango dute, hemen. Galdetegia beteta aurkezteko azken eguna urtarrilaren 12a izango da.