Zaintzari buruzko kafe tertulia egingo dute Basadin asteartean

Maria Maya Manterola 2025ko urt. 11a, 13:00

Basadi auzoak zaintzaren arloan dituen beharrak aztertzeko prozesua abiatu zuten orain gutxi. Bizilagunen iritziak jaso nahi dituzte orain.

Basadi auzoaz eta zaintzaz hitz egiteko kafe tertulia izango da asteartean, hilaren 14an, 17:30ean Brankan. Ahalik eta auzotar gehienen iritzia jaso nahi dute, Zumaian zaintza eredua birpentsatzeko asmoz. Prozesuaren inguruko informazioa hemen topatu daiteke. 
 
Basadi auzoko beharrak aztertzeko prozesua abiatu zuten orain gutxi Zumaiako Emakumeon Etxeak, Zumaiako Mugimendu Feministak eta Malen Etxeak elkarlanean, eta prozesu horren barruan antolatu dute kafe tertulia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide