Pasa den abenduko plenoan eman zioten lehen onarpena etorkizuneko Zumaia irudikatuko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO). Horren berri herritarrei emateko, erakusketa muntatu dute Alondegiko Oxford aretoan. Gaur bertan zabalduko dute erakusketa eta ikusgai izango da urtarrilaren 26ra arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketarekin batera, bertan jasotzen diren proposamenen berri emateko bi bisita gidatu egingo dituzte gaur arratsaldean Oxforden bertan. Lehena, 18:00etan, gaztelaniaz izango da, eta bigarrena, ordubete beranduago, 19:00etan, euskaraz. Ez da aurrez izena eman beharrik izango bisitara gerturatzeko.