Iñaki Aranok debuta egingo du larunbatean Ermuako boxeo jaialdian

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 16a, 08:00

Ruben Arredondo eta Iñaki Arano, Sagarbideko gimnasioan. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak estreinako borrokaldia izango du larunbatean Ermuan (Bizkaia) izango duten boxeo jaialdian. Klubeko beste borrokalari batek ezingo du egon lesio bat dela medio.

Boxeo jaialdia izango dute larunbatean, hilaren 18an, Ermuko kiroldegian. 18:00etan hasiko da kirol jarduera, eta guztira amateur mailako hamar borrokaldi izango dira. 

Bertan egingo du debuta Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Zolomo Iñaki Aranok. 71 kiloko kategorian arituko da, eta aurkaria Ermua bertako Sorabox klubeko borrokalari bat izango du. "Ringean onena emateko lan egin dugu", azpimarratu du klubeko buru Ruben Arredondo.

Ermuan izango ez dena klubeko boxeolari Lorentxo Olaskoaga izango da. Bere parte hartzea itxita bazegoen ere, eskuin eskuan izandako lesio bat dela medio ezingo du ringera igo. 

Klubeko beste boxeolari batek, berriz, Eliezer Chavarriak neo profesional mailan debuta egingo du otsailaren 15ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide