Zumaiako boxeo klubetik ateratako beste boxeolari batek debuta egin du pasa den asteburuan. Ermuan jokatutako boxeo jaialdian estreinako borrokaldia izan zuen pasa den larunbatean Iñaki Aranok, baita garaipena lortu ere.
Borrokaldi ikusgarria eskaini zuten Aranok eta bere aurkariak Ermuko ringean, Berdindua izan zen lehia, eta Zumaiakoak probetxua atera zion emandako kolpe garbiei.
Zumaia Cuban Boxingeko kideekin jarraituz, Eliezer Chavarriak debuta eging du neoprofesional mailan, 75 kiloko kategorian. Borrokaldia otsailaren 15ean izango da, Gasteizen.