Otsaileko Zumaia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Argazkia etorkizuneko Zumaiari

Erredakzioa 2025ko ots. 6a, 10:30

Hasi dira dagoeneko otsaileko Zumaia Guka aldizkaria banatzen bazkideen artean. Hilero bezala, askotariko edukiak landu ditu hedabideak, eta horien artean da Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari (HAPO) buruzko erreportajea. 

Datozen bi hamarkadetako Zumaia diseinatuko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) lehen onarpena eman zioten 2024ko abenduan egindako udalbatzarrean. Plana bere horretan aplikatzeko oraindik bide luzea geratzen bada ere, haren xehetasunak edo, behintzat, zertzeladak jaso nahi izan ditu Zumaia Gukak aldizkariko erreportaje nagusian. 

Kimikaria da Ainhoa Oliden Zumaiako bizilaguna. Bide luzea egin du: doktorea da, eta ikerkuntza zentro batean egiten du lan, CIC Biomagunen, Donostian. Pasioz bizi du kimika, pasioz hitz egiten du ikertu duenari buruz. Haren hitzak irakur daitezke elkarrizketan.

Hori guztia eta gehiago, abenduko Zumaia Guka aldizkarian.

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Jotabi okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide