Asteburu honetan ere izango da zinemaz gozatzeko aukera Zumaian. Izan ere, gaur, larunbatean, igandean eta astelehenean, Las vidas de Sing Sing pelikula botako dute Aita Marin, 19:30ean. Greg Kwedar zinegilearen film estatubatuarra da, eta kontatzen du segurtasun handiko espetxe batean nola sortzen duten presoek antzezlan bat mundua borrokarako leku gisa ikusarazteko. Sarrerak aurrez eskura daitezke Internet bidez, sarrerakzumaia.eus helbidean. Emanaldia baino lehen ere erosi ahal izango dira, leihatilan bertan.
Iganderoko ohiko haurrentzako emanaldiaren partez, Irabazi arte telesailaren aurrestreinaldia izango da Aita Marin. Gonbidapenak agortu dira jada.