Eliezer Chavarriak debuta egin du neoprofesional mailan

Juan Luis Romatet 2025ko ots. 17a, 09:30

Eliezer Chavarria, erdian, Gasteizeko borrokaldian. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxingeko boxeolariak ezin izan zuen garaipena erdietsi borrokaldi ona egin bazuen ere.

Eliezer Chavarria Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolariak debuta egin zuen pasa den larunbatean neoprofesional mailan, Gasteizko Judimendi kiroldegian jokatu zen boxeo jaialdian. Borrokaldi handia egin zuen Zumaiako klubeko kirolariak. Epaileek, baina, galtzailetzat eman zuten. Hala ere, klubean pozik dira egindako lanarekin.

Klubeko lau boxeolarik martxoaren 7an Arrasaten egingo den boxeo gauean hartuko dute parte: Eliezer Chavarriak, 75 kiloan, neoprofesional mailan; Iñaki Lope Aranok 71 kiloan, bere bigarren borrokaldian; Jesus Morgiegik 62 kiloan; Mady Diamek, aldiz, Gipuzkoako txapelketako kanporaketa jokatuko du, 63,5 kiloan.

"Klubean lanean jarraituko dugu gure boxeolariek borrokaldi guztietan maila hobea erakutsi dezaten, eta beraien gaitasun taktikoak eta teknikoak erakutsi ditzaten", azpimarratu du Zumaia Cuban Boxingeko arduradun Ruben Arredondok.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide