Udaltzainen lan eskaintza publikoko ardura Zumaiak hartzea aztertuko dute gaurko udalbatzarrean

Juan Luis Romatet

Zumaiako udaltzaingoaren egoitza. (Zumaiako Udala)

Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldez udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik aurrera.

18:00etan hasita, otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Udal ordezkariek aztertu eta bozkatuko duten gaien artean, pasa den astean iragarri zuten Azpeitirako, Getariarako eta Zumaiarako udaltzainak kontratatzeko lan eskaintza publiko bateratuaren prozesua Zumaiatik eramatea egongo da. Azpeitian eta Getarian egindako udalbatzarretan dagoeneko onartu dute neurri hori, eta emakida bidez Zumaiara eman diote prozesua gidatzeko ardura. Orain, Zumaiako plenoari dagokio neurri hori onartzea.

Arrangoletako zabalgunean egin beharreko hirigintza garapenaren behin betiko onarpena. Bi mozio ere aztertuko dituzte: Mendebaldeko Saharako herriaren eskubide legitimoen defentsari buruzkoa, eta martxoaren 8ko adierazpena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide