Zumaiako bi boxeolari lehiatuko dira gaur Arrasaten

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 7a, 09:00

IƱaki Lope Arano, Ruben Arredondo eta Jesus Magnevy. (Zumaia Cuban Boxing)

Iñaki Lope Arano eta Jesus Magnevy igoko dira gaur ringera. Zumaia Cuban Boxing klubeko beste bi boxeolarik zituzten borrokaldiak bertan behera geratu dira aurkarien lesioengatik. 

Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolarik borrokaldiak izango dituzte gaur arratsaldez Arrasateko pilotalekuan. Jesus Lope Arano 71 kiloko kategorian lehiatuko da. Jesus Magnevy, berriz, 62 kilokoan arituko da. "Prest gaude emaitza onak izateko", azaldu du klubeko arduradun Ruben Arredondok.

Klubeko beste bi borrokalari ere, Mady Diamek eta Eliezer Chavarria, Arrasatera joatekoak ziren, baina beraien borrokaldiak bertan behera geratu dira, aurkariek zituzten lesioengatik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide