Inauteri jaiak ospatu zituzten Zumaian pasa den asteburuan. Jai hauetako egitaraua iragartzeko kartel lehiaketa antolatzen dute urtero. Aurtengo lehiaketako irabazlea Goizane Mendizabal izan da, eta festen atarian jaso zuen saria.
Kartel lehiaketako herritarren saria erabakitzea falta zen. Sari hori erabakitzeko, lehiaketan parte hartu zuten hamalau lanak Alondegiko sarreran erakutsi zituzten, eta beraien gogokoena hautatzeko aukera izan zuten herritarrek.
Behin botoak kontatuta, herritarren sariko irabazleak Irati Gutierrez eta Noa Arano izan dira. Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela jasoko dute.
Bestalde, bozketan parte-hartu dutenen artean bi liburu-sorta ere banatu dituzte; Jonan Rodriguez eta Nora Kortari egokitu zaizkie.