Zaintzaren inguruan Basadin egitekoa zen saioa atzeratu egin dute

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 10a, 16:00

Basadiko prozesuaren barruan egindako kafe tertuliako irudia. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Bihar egin behar zuten prozesuaren barruko hirugarren saioa, kalean, baina eguraldi txarraren iragarpenengatik atzeratu egingo dute.

Zumaiako Emakumeon Etxea, Mugimendu Feminista eta Malen Etxea Basadin egiten ari diren zaintza prozesuaren barruko beste hitzordu bat ziren egitekoak bihar arratsaldez. Eguraldi iragarpenek bultzatuta, baina, saioa bertan behera utzi behar izan dute. Antolatzaileen esanetan, saio hori kalean egin nahi dute, eta biharko euria emanda dagoenez, datorren astera atzeratzea erabaki dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide