Lakatz kultur elkarteak jakinarazi du hilaren 15ean hasiko dituztela aurtengo santelmotako haurren danborradako entseguak. Zapaturo elkartuko dira festak hasi bitarte, 16:00etatik 17:30era, Sagarbiden.
Aurtengoan, haur txikienak 2018an jaiotakoak izango dira. Oinez, arraunarekin edo salabardoa eskuan joango direnak, berriz, 2019-2020an jaiotakoak izango dira. Ez dute entsegu guztietara agertu beharko, baina izena ematera igaro beharko dute.
Helduen entseguak, berriz, ostiralean hasiko dira.