‘Nolakoa litzateke zaintzak erdigunean dituen Basadi?’ galderaren inguruko prozesua abiatu zuten pasa den abenduan Zumaiako Mugimendu Feministak, Zumaiako Emakumeon Etxeak eta Malen Etxeak. Hiru eragileek aurretik egindako lanketari jarraipena emanaz, auzategiko bizilagunen kezkak jaso nahi izan dituzte.
Ordutik galdetegiak bultzatu dituzte, baita bizilagunekin biltzeko kafe tertuliak ere. Bihar egingo dute prozesuko hirugarren parte hartze saioa, Basadi bertan, 17:30ean, Larraitz ile apaindegia eta Trainera taberna aurreko plazatxoan. Bertan, prozesuko sustatzaileek esan dutenez, orain arte egindako lanketa bizilagunekin elkarbanatzeaz gain, zaintzaren inguruko errealitate eta kezkak jasotzen jarraituko dute. Horretarako informazio panelak, Basadiko zaintzaren mapa zein bestelako espazioak jarriko dira zaintzaz hitz egiten jarraitzeko.
Basadiko bizilagun guztiak gonbidatu nahi dituzte bertatik pasatzera, "bizilagunen ekarpenak behar beharrezkoak dira eta aurrerapausuak emateko".