Apirilaren 30era luzatu du udalak HAPOari alegazioak aurkezteko aukera

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 26a, 09:30

HAPOaren inguruko erakusketako bisita gidatua.

Alegazioak egiteko, udal erregistroa erabili beharko dute herritarrek. Biharko osoko bilkuran erabakiko dute epea luzatzea.

Udalak luzatu egingo du Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) hasierako onespenari alegazioak aurkezteko epea. Martxoaren 27an amaitzekoa zen jatorrizko epea, eta biharko osoko bilkuran erabakiko dute apirilaren 30era arte zabalik egotea.

HAPOari buruzko informazio guztia hapo-zumaia.eus webgunean kontsulta daiteke. Alegazioak egiteko, udal erregistroa erabili beharko da, eta horretarako, udaletxera edo egoitza elektronikora jo beharko dute herritarrek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide