Hiru film emango dituzte asteburuan Aita Mari zinema aretoan

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 28a, 11:00

Gaur Animo filma aurkeztuko dute Aita Marin, zuzendariaren eta aktore protagonistaren presentziarekin. Asteburuko zineman, aldiz, Lee Miller erakutsiko dute bihartik astelehenera bitartean, eta Paddington: aventura en la selva igandean, haurren zineman.

Zumaiako zinemazaleek makina bat aukera izango dute datorren asteburuan bere zaletasuna asetzeko. Izan ere, hiru film emango dituzte gaurtik astelehenera bitartean Zumaiako zinema aretoan. 

Hasteko, gaur bertan eta 19:30ean hasita, Animo filma aurkeztuko dute. Alex Tello zinemagilearen lehen film luzea da, eta zuzendaria bera eta aktore protagonista duen Telmo Irureta izango dira saioa aurkezten. Emanaldirako sarrerak aurrez salgai daude sarrerakzumaia.eus webgunean.

Argazkilari aitzindaria

Asteburuko zineman, berriz, Lee Miller filma eskainiko dute. Ellen Kurasek zuzendutako filma, Kate Winslet britainiarra du protagonista. Benetan existitu zuen argazkilari baten gorputzean sartu da Winslet film horretan. Larunbatetik astelehenera bitartean emango dute Aita Marin, 19:30eko saioan. 

Igande arratsaldean, berriz, haurren zinema saioa egongo da Aita Marin. 17:00etan hasita, Paddington: una aventura en la selva filma emango dute. 

Emanaldi horietarako sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira, sarrerakzumaia.eus webgunean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!