Oinarriak

Erredakzioa 2025ko api. 1a, 09:18

Lapetan lehiaketako oinarriak.

SARRERA 

Hizkuntzaren sustapena eta herri izaeraren transmisioa ardatz dituen galdera-erantzunen jokoa da LAPETAN, eta Zumaiako Udalak eta ZumaiaGukak elkarlanean landu dute. Zumaiar peto-petoa al zaren jakiteko lehiaketa. 

LAPETAN lehiaketako oinarriak. 

Zer da Lapetan? 

Zumaiako Udalak sustatutako  eta Zumaia Guka UKTko tokiko hedabidearekin elkarlanean prestatutako lehiaketa da. 

Lapetan Zumaiako eta Euskal Herriko hainbat gairekin zerikusia  duten galdera-erantzunen jolasa da: euskara, kultura, erlijioa, kirola, zientzia, ingurumena, politika, festak, geografia, historia, ekonomia, artea eta gizartea. 

Lehiaketa galdera-erantzunen online jokoa 

  • Maiatzaren 5etik 26ra izango da lehiaketa eta lau saio izango ditu; astelehenero jokatuko da galdera-erantzunen lehiaketa.
  • Saioko 10 galdera erantzun beharko dira, 10:00etatik 22:00etara bitartean.
  • Horrenbestez, parte hartzaile bakoitzak 40 galdera erantzun beharko ditu hilabetean. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izango ditu –horietako bakarra izango da zuzena–, eta parte hartzaileak bat aukeratu beharko du. 

Sailkapena 

Asteroko galdera-erantzunen sailkapenaren batura astearteetan argitaratuko da, eguerdietan.  

Izen ematea – logeatutako erabiltzailea 

Lehiaketan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da eta horretarako logeatuta egon beharko dute parte hartzaileek. Beraz,   

  • Dagoeneko logeatuta dauden erabiltzaileek, jokatu botoia zapalduta automatiko sartuko dira lehiaketara.  
  • Logeatu gabekoek eta dagoeneko erabiltzaile datuak dituztenek, datuak SARTU beharko dituzte.  
  • Eta erabiltzaile ez diren lagunek, momentuan bertan formularioa bete eta ERABILTZAILEA SORTU beharko dute.  

 OHARRA:  

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, interesdunei jakinarazi nahi zaie joko honen bitartez edo beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elk.-ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, joko hau kudeatzeko eta, gure legezko interesean oinarritua, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala helarazteko erabiliko dira. Irabazlea edo sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak argitaratuak izango dira. Sari banaketa modu zuzenean kudeatzeko zure datuak gure kolaboratzaileei komunikatuak izan daitezke. Zure eskubideak erabiltzeko enpresara jo dezakezu ohiko bideak erabiliz. Informazio zehatzagoa eskuratu nahi baduzu, ikusi gure pribatutasun politika osoa hemen https://guka.eus/pribatutasun-politika/ 

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartu direla adieraziko du.  

Nori zuzenduta dago lehiaketa? 

  • 18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte lehiaketan.  

Lapetan lehiaketako sariak 

Lapetan lehiaketan bi sari emango dira: 

  • SARIA: Irabazlearentzat 

      Lau lagunentzako jatordua Aita Mari jatetxean eta Begi Bistanek antolatutako itsas bidaia.  

Oharra:  

Irabazleen kasuan puntuazioan berdinketarik izango balitz, zozketaz banatuko da saria.  

  • ZOZKETAZ: parte hartu duten guztien artean zozketatuko da.  

      Bi lagunentzako bi jatordu Txopa tabernan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide