Egunotan iragarriko du Udaleko Kultura Sailak apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera artean ospatuko diren San Telmo jaien egitaraua. Aurten hutsik ez dute egingo ere festen bueltan jarriko dituzten txosnek. Txosna Batzordeak eta Mugimendu Sozialistak txonsna bana jarriko dute herriko puntu desberdinetan, moilan eta Torreberriko aterpean, hain zuzen. Haren inguruan doa hilabeteko erreportajea.
Eva Franco elkarrizketatu du Zumaia Gukak apirileko zenbakirako. Argazkigintzan izandako hastapenetatik hasi eta adimen artifizialarekin egindako lanketaz jardun du solasaldi horretan.
Hori guztia eta gehiago, apirileko Zumaia Guka aldizkarian.
Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango dute: A3 inprimategian, Aizpurua liburu dendan, Mandalan, Jotabi okindegian, Arkupe okindegian eta Ogi Berri Amaia plazan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!