Gipuzkoako txapelketako finalerdian lehiatuko da Jesus Magnevy

Juan Luis Romatet 2025ko api. 4a, 15:00

Klubeko arduradun Ruben Arredondo eta Jesus Magnevy. (Zumaia Cuban Boxing)

60 kiloko kategorian arituko da Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolaria, bihar Errenterian.

Gipuzkoako boxeo txapelketako finalerdiko borrokaldia izango du bihar Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Jesus Magnevyk bihar, Errenterian, Team Latigo klubaren gimnasioan. 19:00etan hasiko da boxeo gaua, eta lau borrokaldi izango dira guztira.

Irabazle suertatzen bada, finala datorren astean jokatuko du, apirilaren 11n, Soraluzen. Finalerako txartela lortu duenz klubeko boxeolari Mady Diame izango da. 63,5 kiloko kategorian arituko da azken hori.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide