Zumaiako bi boxeolari izango dira Gipuzkoako txapelketako finaletan

Juan Luis Romatet 2025ko api. 7a, 11:00

Jesus Magnevy, ezkerretik bigarrena, larunbatean Errenterian izandako borrokaldiaren ostean. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaiako Cuban Boxingeko Jesus Magnevyk garaipena erdietsi zuen pasa den larunbatean Errenterian izandako borrokaldian. 

Zumaiako boxeo klubak bi ordezkari izango ditu datorren ostiralean Soraluzen jokatuko duten Gipuzkoako boxeo txapelketan. Aurretik sailkatuta zegoen Mady Dimaeri (63,5 kiloko kategorian arituko da), Jesus Magnevyrena gehitu zaio. 

Azken honek finalderditako borrokaldia izan zuen pasa den larunbatean Errenterian, Team Latigo klubaren gimnasioan. 60 kiloko kategorian aritu zen, baita borrokaldia irabazi ere. Hala, Soraluzeko hitzordurako txartela eskuratu zuen Magnevyk, eta Diamekin batera igoko da ringera, Zumaia Cuban Boxing kluba ordezkatzen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide