Darahli elkarteak antolatuta, aurten ere Aste Santuko oporraldia aprobetxatuta hainbat ikaslek bisitatuko dituzte Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpalekuak.
Atzo arratsaldean, bi autobusetan abiatu ziren Zumaiatik Gasteizera 85 lagun inguru, han Forondan hegazkina hartzeko Aljeriara. Gauez egin dute bidaia.
Behin hara iritsita, zehaztuta dituzte egunez egun egingo dituzten ekintzak.