Mady Diame boxeoko Gipuzkoako txapeldun 63,5 kiloko kategorian

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 13a, 11:50

Zumaiako boxeolariak, ostiralean, klubeko kideekin. (Utzitakoa)

Zumaiako Cuban Boxingeko bi ordezkari lehiatu ziren ostiralean Gipuzkoako txapelketan. Diamez gain, Jesus Magnevy borrokatu zen 60 kiloko kategorian, eta Gipuzkoako txapeldunorde gelditu zen.

Zumaiako Cuban Boxingeko bi ordezkari lehiatu ziren ostiralean Gipuzkoako boxeo txapelketan, eta emaitza bikainekin etxeratu ziren: izan ere, Mady Diame Gipuzkoako txapeldun bilakatu da 63,5 kiloko kategorian, eta Jesus Magnevy, berriz, txapeldunorde 60 kiloko kategorian. 

Soraluzeko (Gipuzkoa) kiroldegian izan dira lurralde mailako boxeo lehiak, eta klubeko ordezkariek nabarmendu dute Diamek konbate oso ona burutu zuela hasieratik bukaerara, eta Magnevyk, berriz, ausardia handia erakutsi zuela konbate gogor eta zail bati aurre eginez, horrek finala galdu egin zuen arren. "Gustura gaude biek egin duten borrokarekin. Lanean jarraituko dugu gogor", adierazi dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide