Asteburuan zehar Zumaiako Aita Mari zinema aretoan eskainitako Faisaien irla filma ikusteko azken aukera izango da gaurkoa. 19:30ean izango da saioa, eta berezia izango da. Izan ere, filmaren aktore protagonistak diren Jone Laspiur eta Sambou Diaby oikiarra, eta zuzendari Asier Urbieta emanaldian izango dira. Behin filma amaituta, ikusleekin solasean arituko dira hirurak.
Asier Urbietaren zein Sambou Diabyren estraineko film luzea da Faisaien irla. Horren inguruan aritu zen Diaby Gukari eskainitako elkarrizketan.
Emanaldirako sarrerak aurrez eros erosi ahal izango dira Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean. Saioaren aurretik salgai izango dira aretoko leihatilan.
Sinopsia
Faisaien uhartea munduko komunidade txikiena da. Urtearen erdia espainiar estatuarena da eta beste erdia frantsesarena. Bidasoa ibaiaren erdian azaleratzen da, bi egoerak banatzen dituen muga naturala. Laida eta Sambou, bertako bikote bat irlaren aurrean paseatzen. Bat-batean, bi pertsona ikusten dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertu zen uhartearen subiranotasun-trukean. Nor arduratzen da?