'Wolfgang' filma ikusi ahal izango da asteburu honetan Zumaian

Maria Maya Manterola 2025eko maiatzaren 10a

Gaur, bihar eta etzi botako dute filma, 19:30ean. Sarrerak leihatilan nahiz Internet bidez eskura daitezke.

Kultur eskaintza oparoa izango da asteburu honetan Aita Mariko zine aretoan. Dantza eta antzerkiaz gain, astero bezala, zineari ere egingo diote tokia. Wolfgang izango da ikusgai areto horretan larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Filmak kontatzen du nola bizi den aitarekin Wolfgang autismoaren espektroaren nahasmendua duen hamar urteko mutikoa, ama ezustean hil ondoren. Ama zenaren pausuei segika, Parisko Grimald musika akademian ikasi, eta piano jotzaile izateko ametsa du Wolfgangek.

Sarrerak emanaldia hasi aurretik leihatilan bertan nahiz sarrerakzumaia.eus atarian eskura daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide