Miniboy taldeak kontzertua emango du gaur San Telmo ermitan

Juan Luis Romatet 2025ko eka. 20a, 13:31

IƱigo Garcia, Juan Luis Blanco eta Uhin Loiola. (Juan Luis Romatet)

Big Boy Zumaiako taldea geldialdian dago azken urteotan, eta hango hiru kidek Miniboy taldea sortu dute. Kontzertua 20:00etan izango da San Telmo ermitan. 

Kontzertu berezia izango da gaur arratsaldean, non eta San Telmo ermitan. Miniboy taldeak estraineko kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan hasita, aipatutako ermitan. 

Iñigo Garcia, Juan Luis Blanco eta Uhin Loiola zumaiarrek osatzen dute Miniboy. Hirurak ere Big Boy taldeko kideak dira, eta talde hura geldialdian dagoela baliatuz, Miniboy izeneko hirukotea sortu dute. Urteak daramatzate Ubillosen entseatzen, eta gaur emango dute lehen kontzertua. Bertan, abesti berriak edo entzun gabeak joko dituzte, baina baita Big Boyren abesti ezagunak ere, hirukotera moldatuta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide