Musika Jaialdiaren barruan antolaturiko bi proiekzioetan, ordu aldaketak

Maria Maya Manterola

Giuseppe Verdiren 'Nabucco' operaren irudi bat.

Bi emanaldiak 19:00etan hasiko dira, Aita Mariko zine aretoan. Igandera bitarte luzatuko dira Musika Jaialdiaren barruan antolaturiko jarduerak.

Egunotan Musika Jaialdiaren barruan zenbait jarduera izango da Zumaian. Kontzertuak, dantza ikuskizunak nahiz bestelako emanaldiak izango dira, baita bi proiekzio ere, Aita Mari zineman. Bihar, lehena: Romeo y Julieta Londongo Royal Ballet eta Operako bertsioa. Etzi, asteazkenean, Carmen Royal Opera Houseko bertsioa proiektatuko dute. 

Ordu aldaketa izan da bi emanaldietan, eta jakinarazi dute bi emanaldiak 19:00etan hasiko dituztela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide