Iñar Sastre Trio jazz kontzertua gaur, Oxford aretoan

Aiora Arriola 2025eko abuztuaren 9a

Iñar Sastre. (utzitakoa)

Asteburuan amaituko da Musika Jaialdia, eta Iñar Sastre Trio jazz hirukotea izango da jaialdiari amaiera emango dion taldeetako bat.

Zumaiako 41. Musika Jaialdia amaierara iristen ari da, eta, gaur, arratsaldeko 20:00etan eskainiko da azken bigarren kontzertua Iñar Sastre Trio jazz taldearen eskutik Zumaiako Oxford aretoan.

Hirukotea Iñar Sastre, Jon Piris eta Mikel Urretagoiena-Ravel 150 taldekideez osatua dago, eta jazz estiloko musika lantzen dute denek batera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide