Joan zen larunbatean zendu zen Andoni Etxaniz, 2003 eta 2011 urteen artean Zumaiako Udalean zinegotzi izana. Haren senideei eta gertukoei doluminak eman dizkie Zumaiako udalbatza osoak.
Bi agintalditan izan zen zinegotzi Etxaniz; lehen lau urteak Izustarrirekin oposizioan eman zituen, eta ANVko alkateorde gisa gero, EArekin batera osatutako gobernuan.