Udazkenarekin batera bueltan dira Zumaian antzezlanak eta arte eszenikoen inguruko bestelako hitzorduak. Kurtso berriko lehen saioa urriaren 12an izango da, eta haurrei zein familia osoari zuzendutako antzezlana izango da, Ipurbeltz zozoak beleari lana, hain zuzen. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Aita Mari aretoan, eta sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai, online sarrerakzumaia.eus webgunean, edota Turismo Bulegoan. Sarreren prezioa 4,25 euro izango da.
Sinopsia
Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla.
Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea. Bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da.