Europako txirrindularitza txapelketa jokatuko du larunbatean Maite Urteagak

Juan Luis Romatet 2025eko irailaren 29a

Maite Urteaga. (Utzitakoa)

Frantziako Ardechen jokatuko dute Europako txirrindularitza txapelketa, eta Espainiako selekzioarekin arituko da txirrindulari zumaiarra. 

Beste urrats erraldoi bat emango du Maite Urteaga txirrindulari zumaiarrak. Duela urte gutxi hasi zen txirrindularitza munduan, eta dagoeneko profesional mailako lasterketetan ere aritu da. Azkena, duela hiru aste jokatu zuen Ardecheko Tourra, non Laboral Kutxa-Euskadirekin aritu zen, stagiaire gisa.

Denboraldi amaiera apartarekin jarraituta, Europako txirrindularitza txapelketa jokatzeko aukera izango du orain Urteagak. Datorren larunbatean korrituko dute, Frantzian, Ardeche bertan. Espainiako selekzioarekin arituko da zumaiarra hitzordu horretan. 

Larunbatean, 14:00etan izango dute irteera, eta 116 kilometroko ibilbidea izango dute aurrez aurre. Munduko Txapelketan Mavi Garciak brontzezko domina lortu ondoren, Espainiako selekzioko txirrindulariek beretzat lan egin beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide